2.1 SAIOA - NOLA EGIN DEZAKET HAU?
Bigarren saioan, dislalia etxean lantzeko helburu nagusiarekin, lenguaiaren nahasmendu hau duten umeen familientzako ariketa batzuk azaldu eta proposatzen ditugu. Gainera, azpimarratu behar da, ariketa hauek, umeak ahoaren muskulatura hobetzeko helburuarekin proposatzen ditugula. Esan bezala, ariketa hauen bidez, haien muskulatura orofaziala hobetzeko balio dute.
Ariketen azalpenarekin hasi aurretik, garrantsitsua iruditzen zaigu lehenik haurrari ebaluazio labur bat egin ahal izateko plantila erakustea. Izan ere, garrantzitsua da zailtasunak zehazki non edo ze fonematan dituen ikustea, modu honetan zerbait konkretua bada, ariketa zehatz batzuetan soilik zentratzeko aukera emango zaiolako. Aldi berean, ebaluazio hau aurrerago proposatzen dizkizuegun ariketan egin ondoren berriz gauzatzea gomendatzen dizuegu, ikusteko zer nolako hobekuntzak eman diren haurretan. Testa osatzeko erabili ditugun hitzetan zentratzen bagara, esan beharra dago irizpide nagusi bezala haurrak bere egunerokoan erabili ahal dituen hitzak aukeratu ditugula, eta honetaz gain, argi ikusten da oso hitz ulerkor eta erabiliak direla testean tokia hartzen dutenak. Laguntza bezala jarrian hitz hauek nola ahozkatzen diren argi eta garbi azaltzen den QR-a uzten dizuegu:
HASIERA ETA AMAIERAKO EBALUAZIO TESTA
IKASLEAREN IZENA:
ADINA:
DATA:
KURTSOA:
HITZAK | LANTZEN DEN FONEMA | OHARRAK |
ARKATZA | /tz/ fonema |
|
TXAKURRA | /tx/ fonema |
|
ZAPARRADA | /z/ fonema |
|
XABOIA | /x/ fonema |
|
JIRAFA | /j/ fonema |
|
ITSUA | /ts/ fonema |
|
UNTXIA | /u/ fonema |
|
USOA
| /s/ fonema |
|
OPARIA | /r/ fonema |
|
ERREGEA | /rr/ fonema |
|
LAGUNA | /g/ fonema |
|
MENDIA | /m/ fonema |
|
OILO | /o/ fonema |
|
ISPILU | /i/ fonema |
|
ELEFANTE | /e/ fonema |
|
ARDIA | /a/ fonema |
|
IPUIN | /p/ fonema |
|
IGEL | /ele/fonema |
|
OINA | /n/ fonema |
|
ZUBIA | /b/ fonema |
|
DORREA | /d/ fonema |
|
KATUA | /k/ fonema |
|
PATATA | /t/ fonema |
|
AMAMA | /m/ fonema |
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario