lunes, 19 de septiembre de 2022

TUTOREENTZAKO HASIERAKO GIDA (1. saioa)


1. SAIOA - GURASOENTZAKO HASIERAKO GIDA 

Gehienetan, dislaliaz diagnostikatutako haur hauek etxez kanpo profesional baten laguntza lortu behar izaten dute, eta askotan eskolan honetan lan egiten dute ikasleekin. Arrazoi honengatik eta orain arte irakurri eta baita aztertu ere izan dugun informazioa kontuan hartuz, informazio gehienak umeetan jartzen dute fokoa, hori dela eta, familiak beste plano batean geratzen dira. Honen ondorioz, esku-hartze hau, bereziki familiei bideraturik egongo da, esan moduan, beraiek direlako haurrekin zuzeneko harremana dutenak eta ezinbestekoa da beraiek prestatuta egotea egoera hau modu egokian bideratzeko eta baita haurrari laguntzeko ere.

Blog honetan, familiei dislalia zer den azaltzeaz gain, gida bat aurkeztuko zaie, umeekin egin ahal dituzten ariketak azalduz, eta haur eta nerabe hauei nola lagundu diezaioketen ere argi eta garbi azalduz.

Gidan zehar aipatuko diren gaiak honako hauek dira:

- ZER DA DISLALIA ?

- GURASOENTZAKO ORIENTABIDEAK

- DISLALIAREN LANKETARAKO ARIKETAK

- ONOMATOPEIEKIN JOLASEAN







No hay comentarios:

Publicar un comentario